Supositorioak ondeste-bidetik hartzera zuzenduta dauden dosifikazio forma solidoak dira. Itxura eta tamaina aldakorra dute eta bere pisua 1-3 gramo artekoa da. Printzipio aktiboa eszipiente base batean formulatuta egoten da, ondestean urtu edo disolbatzeko gai dena. Eragin sistemikoak, lokalak edo mekanikoak ditu.